Euskal Kostaldearen XVIII. Estropada – Urrezko Balea Trofeoa.
Gipuzkoako bi itsasontzik, Ian Wooden ‘Phoenix’ izenekoak, Estropadako klasean, eta Pablo Tuduriren ‘Zumaia’ izenekoak, gurutze-ontzien klasean, urrezko baleak jaso dituzte Donostiako Errege Klub Nautikoan Euskal Kostaldeko Estropadaren XVIII. edizioan.
Bi irabazleak Donostiako badiako uretan egindako sei miliako hirugarren eta azken etapan ere nagusitu ziren, haize gutxi egon zen jardunaldi batean. Bi irabazleak Zumaia Bela klubekoak dira, Kantaurin egiten diren estropada garrantzitsuenetako baten hemezortzigarren edizio honen irabazlea.
Ian Wooden ‘Phoenix’ belaontzia erregularrena izan zen Estropadako klasean, eta lehia eder eta zirraragarria izan zuen Mauricio Guiberten (Getariako Kostabela) ‘Akelarre’ belaontziarekin, bigarren, eta Javier Onaindiaren ‘Symphony’ belaontziarekin (Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Club), hirugarren sailkapen orokorrean.
Gurutze-ontzien klasean, berriz, Pablo Tuduriren ‘Zumaia’ belaontziak ere bere postuari eutsi zion azkeneko estropadan. Azkeneko hau Estropaden Batzordeak laburtu behar izan zuen haize bortitza zebilelako. Horrela, bigarren plazan Pablo Borderen ‘Agur y Tal’ izenekoa utzi zuen eta hirugarren postuan, berriz, Javier Chávarriren ‘Garabato’ belaontzia, Zumaiakoari tronua laga diona.
Euskal Kostaldearen edizio hau, osoki, Gipuzkoako uretan jokatu dute, eta bi etapa tekniko eta 20 miliako kostaldeko etapa bat izan ditu.
Euskal Kostaldearen Estropada – Urrezko Balearen Trofeoa orain dela 18 urte sortu zen Eusko Jaurlaritzaren Portu eta Itsas Gaietarako Zuzendaritzaren ekimenez Euskadiko kirol portuak sustatzeko eta jolas eta kirol nabigazioaren praktika gure kostaldeetan sustatzeko. Egun, Euskadiko Kirol Portua, S.A. (EKP) sozietate publikoa da estropadaren jarraitasuna zaintzea duena –Kantauriko estropadarik garrantzitsuena-, eta horretarako finantza eta logistikako laguntza ematen du bere mailari euts dakion.
Balizatzailea prest baliza moilatzeko. Oraingo honetan Pello Olazabal, EKPren zuzendaria, izan zen lan honetaz arduratu zena, bai eta parte-hartzaileen baliza-igarotzearen gaineko kontrolaz ere.