Pedro José Olazábal, Euskadiko Kirol Portua, S.A. sozietatearen zuzendari nagusi izendatuta.
EKP sozietatearen Administrazio Kontseilu berria erabaki du kirol portuen tarifak ez igotzea eta 2008. urtekoak indarrean uztea.
Euskadiko Kirol Portua, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseilu berria Vitoria-Gasteizen bildu da eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburua izendatu du Administrazio Kontseiluaren presidente berri. Era berean, Pedro José Olazábal Ortiz izendatu du Euskadiko Kirol Portua, S.A. sozietatearen Zuzendari Nagusi.
Administra Kontseiluak, halaber, amarraduren eta sozietateak kudeatutako kirol portuetako zerbitzuak (hau da, Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria eta Bermeokoak) erabiltzeko tarifak berrikusi ditu. Horiek 2009. urteko ekitaldirako iragan maiatzaren 4an onetsi ditu aurreko Administrazio Kontseiluak, aurreko Garraio Sailburu zen Nuria López de Guereñu buru zelarik.
2007. urtetik aurrera egin duen bezalaxe, EKP sozietatearen Administrazio Kontseiluak KPI baino askoz handiagoko tarifak onetsi zituen, hortaz, igoerak, hainbat kasutan, %10 ingurukoak ziren.
Gainera, maiatzaren 22an, Portuetako aurreko Zuzendariak zerbitzu teknikoei zirkular bana igorri zien tarifa berriak aplikatzeko. Garraio Sailaren oraingo arduradunek aipatutako zirkularra berehala geldiarazi dute.
EKP sozietatearen zuzendari berria den Pedro José Olazábal jaunak proposatuta, Iñaki Arriola Garraio Sailburuak erabaki du tarifen igoera hau geldiaraztea eta 2008. urtekoak indarrean uztea.
Neurri honen bidez, xedea da amarratzaileen eskariei kasu egitea eta, are gehiago krisialdi ekonomikoko oraingo abagunean, ludikoa bada ere ekonomikoa ere den jarduera hau babestea, izan ere, portuen milaka erabiltzaileek jarduera ekonomiko handia sortzen dute.
Hala EKP sozietateak nola Sailaren Portuen Zuzendaritzak kirol portuen erabiltzaileengana gehiago hurbiltzea ezaugarri duen etapa berria hasteko asmoa dute. Sailak hausnarketarako prozesuari ekin dio portuen zerbitzu eta tarifei buruz etorkizuneko tarifen politika prestatzeari begira. Eta horretarako amarratzaileekin komunikazio-bide iraunkorra finkatuko du bere iritziak eta proposamenak ezagutu eta erantzun egokia emateko helburuz.