Brokante Azoka Hondarribiako Kirol Portuko merkataritza-gunean.
Bildumagileek, artezaleek eta antigoaleko gauzak atsegin dituztenek zita bat daukate hil guztietako lehenengo eta bigarren igandeetan Hondarribiako Kirol Portuan.
Duela zortzi urte hasi zen azoka hori Hondarribian, eta gaur arte iraun du; herriko zenbait tokitan kokatu izan da, baina azken urteetan Zumardian egin izan da azoka hori. Andre Mari arkuaren behe aldean egiten ari diren obrak direla eta, beste toki bat aukeratu behar izan da aurtengo ediziorako, eta leku ezin hobean kokatu dute aurtengo azoka: Hondarribiako portuko merkataritza-gunean.
Gune berri horrek, ingurune ederra ez ezik, eguraldi txarra datorrenean arkupeetan babesteko aukera ere ematen die bertaratzen diren erakusketariei. Are, bisitariek eta erakusketariek mokadu bat hartzeko beta ere badaukate gune horretan diren jatetxe eta kafetegietan. Beheko aldean postuak jartzen dira eta merkataritza-guneko goi aldean pintoreak egoten dira, beren obrak erakusten edota obra berriren bat egiten.
Arestion esan bezala, azoka hori hil guztietako 1. eta 2. igandeetan egin ohi da; goizeko 09:00etan zabaltzen da eta 14:00ak inguruan ixten da. Berrogei erakusketarik baino gehiagok –zeinetatik % 40 Frantziatik etortzen baitira– mota orotako objektuak eta antigoaleko gauzak eskaintzen dizkiete igandero aukera onen baten edo objektu bitxiren baten bila joaten diren milatik gora pertsonari: erlojuak, altzariak, telefono zaharrak, liburuak, txanponak, grabatuak, laminak eta abar.
Brokante Azoka.
Tokia: Hondarribiako Kirol Portuko merkataritza-gunea.
Egunak: Hil guztietako 1. eta 2. igandeak.
Ordutegia: 09:00h – 14:00h.
Sarrera: Doakoa.