Kaikuren “Bizkaitarra”-k Euskadiko traineruen Txapelketa irabazi du.
San Inazioko iragan egunean Hondarribian Euskadiko Traineruen Txapelketa egin dute eta bertan Kaikuren trainerua nagusitasun osoz gailendu da. Txapeldunordea Hondarribia izan da, zale sutsuek akuilatuta, Sestaoarren kemenari eutsi zion bakarra izan baitzen, eta azkenean hondarribiarrak lehenengotik 17 segundora gelditu ziren. Brontzea Urdaibairen traineruarentzat izan zen.
Duela 27 urtetik ez zuen Kaikuk Euskadiko Traineruen Txapelketa, baina orduan Euskadiko Arraunketa Federazioak txapelketa ofizialdu gabe zuen, berau 1985. urtean egin baitzuen. Bizkaitarra traineruak ibilbidea 19 minutu eta 16,84 segundotan egin zuen Hondarribiko estropada-eremuaren errekorra hautsiz.
Aurretik emakumeek proba egin zuten eta orduan Getaria-Tolosako trainerua nagusitu zen pronostiko guztiak betez. Atzetik eta ia minutu batera gelditu ziren Zumaia eta Arkoteko traineruak, bigarren eta hirugarren tokian.
Hondarribia Arraun Elkartearen antolaketa bikaina, Euskadiko Kirol Portua, S.A. (EKP) sozietatearen laguntza osoarekin, izan ere, honek portuko bitarteko guztiak jarri zituen ekitaldia arrakastatsua izan zedin.