Euskal Autonomia Erkidegoko kirol portuek Atlantikoko Kirol Portuen Elkartearekin bat egin dute (Association des Ports de Plaisance de l’Atlantique. APPA).
2009. urte honen hasieratik bertatik, Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Bermeo eta Getxoko kirol portuak “Association des Ports de Plaisance de l’Atlantique” (APPA) elkartearen barruan daude.
APPA elkarteak kostalde atlantikoko 35 kirol portu barne hartzen ditu, Britainia hegoaldeko Piriacetik Getxoraino. Eta elkarte honen barruan La Rochelle, Pornichet, Arcachon, Royan edo Hendaia bezalako portuak daude.
Elkartearen xedea da bere kideen artean programak sustatzea eta esperientzien elkartrukea laguntzea portuen eguneroko kudeaketa hobetzeko.
APPA elkarteko kideei interesgarrien zaien alderdietako bat da kirol portuen ingurumeneko kudeaketa hobetzea, eta horretarako barruko ingurumeneko auditoretza egin dute oraingo egoera objektiboki ezagutzeko eta neurri zuzentzaileak, beharrezko izanez gero, proposatzeko.