La Rochelle-ko Itsas Erakusketa. Grand Pavois. Euskaquitaine kirol portuen elkarteak, eta elkarte horren kide gisa EKPk kudeatzen dituen kirol portuek, stand bat izango dute erakusketa horretan. Donostiako Kaiaberri Elkarteak, EKPrekin batera, itsasoaren arloko azoka horretara joateko autobusa jarri du.
Grand Pavois (
www.grand-pavois.com
) izeneko azoka gure zonaldeko itsas erakusketa nagusia da. 2008. urtean, 860 erakusketari eta 103.000 bisitari izan zituen, eta 700 bat ontziko erakusketa ere izan zen bertan (horietarik 300 ur gainean daude). Azokak zenbait atal ezberdin ditu: ontzi tradizionalak, irristatze-kirolak, bidaiak eta charterrak, eta aurten, nobedade legez, kirol-arrantza erakusteko gunea ere. Grand Pavois erakusketa irailaren 23an hasiko da eta irailaren 28an amaituko da.
Euskaquitaine kirol portuen elkartearen kide diren eta EKPk kudeatzen dituen portuek azoka horretan stand bat izango dute “Hall Voyages” gunean.
Donostiako kirol dartsenaren erabiltzaileen elkarteak, EKPrekin elkarlanean, azoka horretara joateko bidaia antolatu du. Hurrengo orrialdeetan bidaia horri buruzko informazio osoa duzue. Anima zaitezte!
Elkartekide lagun hori:
La Rochelle aldera bidaia antolatzen ari gara, Europako Itsas Erakusketarik garrantzizkoena ikusteko asmoz. EKPk azokan kolaboratzen du eta hango standean izateko gonbitea egin digu.
Bidaia hori irailaren 25etik 27ra egingo dugu (asteburuan), eta ondokoak dira egitaraua eta gutxi gorabeherako ordutegia:
Irailaren 26a: Gosaria. Ordua: 8:30.
Itsas Erakusketara bisita. Ordua: 9:30.
Bazkaria, EKPren standean. Ordua: 12:30.
Itsas Erakusketara bisita.
Denbora librea 23:00etara arte. (La Rochelle-ra bisita, argi
eta soinu ikuskizuna, afaria, ostrak eta itsaskiak,
azoka txikiak...)
Irailaren 27a: Gosaria. Ordua: 8:30.
Rochefort-era bisita
Denbora librea 15:30etara arte. (Bisita: itsas museoa,
zubi esekia, kordeldegia, Fort Boyard…)
Donostiarantz irtetea. Ordua: 16:00.
Donostiara heltzea. Ordua: 21:00.
Itsas Erakusketa egiten den egunetan zaila izaten da La Rochellen eta inguruko herrietan ostatua aurkitzen. Hotela erreserbatuta daukagu Chatelaillon Plage-n, La Rochelletik 6 kilometrora dagoen udaldiko herri txiki ederrean.
Erakusketari “Grand Pavois” deritzo eta itsas azoka ederra da, hagitz ugaria; gainera, La Rochelleko kirol portuan 4.000 ontzi baino gehiago daude. Herri horretan Aquariuma eta Itsas Museoa ere ikus ditzakegu. La Rochelleko herrian denak du itsas usaina. Ontzi berriak eta zaharrak ikusiko ditugu, itsasontzi motordunak eta belaontziak, zurezkoak, lehiaketarako ontziak, uretako motorrak...
Lotura hauetan ikus ditzakezu hotela eta Itsas Erakusketaren web orrialdea.
Rochefort-era egingo dugun bisita ere oso interesgarria da. Frantziako Armadaren basea izan zen 200 urtean; egun, lau mastadun fragata eraikitzen ari dira, estilo zaharrean, eta hainbeste gauza dago han ikusgai, goiz ederra igarotze aldera.
Pertsonako negoziatu dugun prezioa 199 eurokoa da, eta ondoko hauek sartzen dira prezio horren barruan: bidaia, bidai asegurua, gela bikoitzeko hoteleko egoitza, gosariak, Erakusketarako sarrerak, larunbatean EKPren standean egingo dugun bazkari informala eta joan-etorrietarako ogitartekoak.
Izena eman nahi baduzu, sartu zenbateko hori ondoko kontuan:
KUTXA 2101 0103 40 0010553386
Ordainketa irailaren 10a baino lehen egin behar duzu, eta ez ahaztu zure izena adieraztea. Zalantzarik baduzu, deitu telefonoz, edo bestela, idatzi helbide honetara:
Zure erantzunaren zain gaude. Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria eta Zumaiako portuei egin diegu gonbitea. Azkar ibili, irailaren 10era arte baino ez da-eta.
Besterik gabe, besarkada bat, eta elkar ikusi arte!