Euskadiko Kirol Portuak (ekp) 650.000 euro inbertituko ditu Bermeoko kirol dartsenako hiru pantalanak berritzen.
Berrikuntza lanak A, B eta C pantalanetan egingo dira eta ekain amaierako bukatuta egongo dira.
Euskadiko Kirol Portuak (EKP) 650.000 euro inbertituko ditu gure euskal kostaldea erasotu duten denboraleek kalteturiko Bermeoko kirol-dartsenako hiru pantalanak berritzen.
Premiazko administrazio-prozeduraren bitartez esleitu zaizkio Prosertek enpresari aipatu hiru pantalan hauek berritzeko lanak, 650.000 euroren aurrekontuarekin. Eta lanen egutegiak jasotzen duenaren arabera, hiru pantalan berriak datorren ekainaren azken alderako instalatuak eta erabiltzaileek erabiltzeko moduan egon beharko dute.
Aurrerago, pantalan berriak instalatuta eta zerbitzuan jartzen direnean, egingo dira azaro amaieran bukatuko diren beste hainbat lan osagarri. Pantalan berriak eraikitzeko, pantalanaren egitura propioan kokatu beharrean, "finger"-etan flotagailuak kokatzearen aldeko teknika hautatu da, betiere eguraldi txarraren kasuan flotagarritasuna areagotu eta prestazioak hobetzearren.
Berritutako pantalanak erabiltzeko moduan jartzen direnean, denboraleek kalteturiko amarreak berrantolatzeari ekingo zaio. Eta erabiltzaile gehienak portuko beste kokalekuetan birkokatuak izan badira ere, EKPk adierazi nahi du lehorrera eramanak izan diren ontzien erabiltzaileei ez zaiela kobratuko uretatik kanpo egondako epea, ezta ontzien jasotze-gastuak ere.