Hondarribiako itsaskari baitak hitzaldi sail berria antolatu du udaberrirako.
EKPren laguntzarekin, martxoa eta ekaina bitartean eskeiniko diren hitzaldiak, meteorología, itsas salbamendua, atun arrantza, irratien erabilera, kirol arrantza eta gure inguruneari buruz izango dira. Hitzaldiak irekiak, doakoak eta adituek eskeinita izango dira.
Martxoaren 7an eskeiniko den lehen hitzaldia Margarita Martin-ek eskeiniko du, Euskadiko Meteorologí Zentroko Zuzendariak, eta gure inguruko galerna eta olatuei buruz arituko da.
Martxoaren 29an, hitzaldiaz gain, salbamendu baltsa baten jaurtiketaz ere gozatu dezakete Hondarribiako Kirol Portuan. Itsas salbamenduaz arituko den Jose Luis Solis, Kantauri Ekialdeko Itsas Salbamenduko Zuzendariak eskeiniko ditu hitzaldia eta erakustaldia.
Hirugarren agerraldia, Iñaki Artetxe, Aztiko datuen lorpen eta kudeaketa arduradunak eskeiniko duena, atunaren arrantzan markaketaz eta askaketaz izango da eta apirilaren 11n izango da. Eta laugarrena, apirilaren 25ean, Irun Telecom-eko Zuzendaria den Javier de Miguel-ek eskeiniko du eta DSC-dun VHF irradien arautegia eta erabileraz izango da.
Maiatzaren 9an, Eusko Jaurlaritzako Arrantza Zuzendariak, Josu Santiagok, kirol arrantzak dituen eskubide eta betebeharrei buruz arituko da, eta amaitzeko, ekainaren 6an, Javier Urola Jaunak gure inguruneari buruz hitzegingo du, atzo eta gaur, nondik gato zeta nora goaz.
Hitzaldi guztiak Hondarribiako Itsaskari Baitan izango dira, eta martxoaren 29koa ezezik, hau 12.00etan izango baita, beste guztiak arratsaldeko 19.00etan izango dira, irekiak eta doakoak. Informazio gehiago behar izan ezkero, Hondarribiako Itsaskari Baitara deitu daiteke, 943-642788 telefonora.