Oier Aizpurua zumaiako “euskera eta kirola” jardunaldietan parte hartu du.
Aste honetan zehar Zumaiako Maria eta Jose ikastetxean “Euskara eta kirola” jardunaldien barruan, Oier Aizpurua piraguista sarituak hartu du parte. Bertan, asteazken goizean 9 eta 12 urte bitarteko 140 neska-mutilei hitzaldia eskeini die kirolariak, euskara, kirola eta batez ere piraguismoaz mintzatuz. Gazte hauei kirolean aritzeko eta aldi berean euskaraz aritzeko bultzada emateko helburuarekin sortu ziren jardunaldi hauetan, Oierrek bide batez erakutsi die gaztetxoei, kirolean gorenera edo mundu mailan hoberena izatera iristeko, ez dela beharrezkoa kirol “haundi” baten parte hartzea, adibidez fubola, edo hiri haundi batekoa izatea. Bere kasua jarri du adibide, Zumaia bertakoa izanda eta piraguismoa bezalako kirolari esker lortu dituen garaipenak eta Munduko Txapelketak aipatu ditu. Gora iristeko urte askotako lana behar dela eta arrakasta ez dela egun batetik bestera lortzen aipatuz, kirolaren baloreak erakutsi ditu Oierrek Zumaiako ikastetxean.