Beste urte betez, Oier Aizpuruak Miño Ibaiaren Nazioarteko Jeitsiera irabazi du errekor berria ezarriz.
Aurtengo denboraldiaren debuta suposatu duen jeitsiera honetan Manuel Busto eta Oier Aizpurua piraguistek garaipena lortu dute, jarraian hirugarren urtez, Galizian, Lugo eta Rabade hirien artean ospatzen den eta aurten 52. edizioa bete duen estropada honetan. 18 kilometroko luzeera eta 5 urjauzi dituen estropada honetan, azken bi urteetan ez bezala, aurten azken egunetako eurien ondorioz ibaia oso altu zihoan eta neska, kanoa eta kadeteen mailak bertan behera geratu ziren. Hala ere, estropada osoa buruan joan ziren Busto eta Aizpurua, eta azkenean regata kontrolatuz, nahiz eta aurrenengo urjauzian piraguan zulatu handi bat egin, daramatzaten atxikadoreekin ez zuten arazo handiegirik izan. Ibaiaren egoerari esker jeitsieraren errekor berria ezarri zuten gure piraguistek, ordubete minutu 1 eta 15 segundu. Bigarren Jorge Alonso eta Santiago Guerrero izan ziren, munduko azpitxapeldunak eta Sellako jeitsieraren garaileak.