OIER AIZPURUAREN ALDE, MIÑO IBAIAREN NAZIOARTEKO JAITSIERAN
Aurtengo denboraldian ere Euskadiko Kirol Portuak Zumaiako Oier Aizpuruaren alde egin du. EKPk Oierrekin lankidetzan jardun du kirol-egutegi osoan.
Beraz, EKPk oraingo honetan ere Oier Aizpuruaren alde egingo du Lugoko Miño ibaiaren Nazioarteko Jaitsieran, eta txapelketa horretan Manuel Bustoren laguntza izango du.
Kirolari gipuzkoar apartak K-2 modalitatean parte hartuko du. Hain zuzen ere, 2006ko edizioan proba horretako txapelduna izan zen. Proba horrek zailtasun ezberdinak ditu eta bost atxiki gainditu behar dituen 20 kilometroko jaitsieran garatzen da.
Halaber, Itxas Gain–Euskal Kirol Portuak taldeko piraguistak parte hartzen duen lehenengo proba da iaz Tremolateko Munduko Txapelketan garaile izan zenetik.