La Gaviota estropadaren VIII. edizioa apirilaren azken asteburuan ospatu zen. EKPk Getaria Kostabela bela-klubak antolatutako probarekin lankidetzan jardun du, Getariako udalaren laguntzarekin batera.
Kirol-portuko aparkalekuan 200 m2ko karpa kokatu zen. Karpa horretan, txapelketa aurkeztu zen eta sariak banatu ziren. Gainera, Meteorologiako Euskal Zerbitzuaren erakustaldia eskaini zen.
Aurten ere Getariaren eta Bermeoko La Gaviota plataformaren artean garatutako estropadan, irteera eta helmuga Gipuzkoako udalerrian kokatuta, Hondarribia, Getaria, Zumaia eta Mutrikuko itsasontzien parte-hartzea esanguratsua izan da. Bigarren urtez jarraian, Ricardo Peñak nabigatutako “Ausar” itsasontzia estropadako garailea izan da. Garaikurra Getariako Juan Sebastián Elcano estatuaren brontzezko erreplika da, eta beste modalitateetan gertatzen den bezala, txapeldunak garaikur hori estropada hiru urtez jarraian edo bost urte alternatiboetan irabazten duenean jasoko du.