Euskadiko Kirol Portua, S.A.k iragarri duenez, Orioko kirol-portuan amarratze-plazak esleitzeko deialdia egin da.
Xedea: Orioko portuko amarratze-tokiak lehenespenez erabiltzeko eskubidearen errentamendu-kontratuak urtebeterako esleitzea, kontratuaren datatik zenbatuta. Epealdi hori urtero luzatu ahal izango.
Eskabideak aurkezteko epea: Eskabideak aurkezteko epea 2007ko urtarrilaren 25an hasiko da eta egutegiko 15 egun igaro ondoren amaituko da, otsailaren 8an, 12:00etan, hain zuzen.
Eskabideak aurkezteko tokia:Eskaerak Orioko kirol portuan aurkeztu ahal izango dira: Hondartza Bidea Kalea, 20810 ORIO.
Aurkeztu beharreko agiriak: Eskaerak Orioko kirol portuan eskuragarri jarriko den eredu normalizatu bidez egingo dira: Hondartza Bidea kalea, 20810 ORIO helbidean edo gure web horrian www.ekpsa.com, hain zuzen.
Garraio eta Herri Lan sailburuak 2004ko apirilaren 20an emandako Aginduaren 4.2 artikuluan ezarri diren agiriekin batera aurkeztu beharko dira eskabideak.