Hondarribiako Klub Nautikoak udako programa sakona antolatu du, irailean ekitaldi garrantzitsuak garatu ahal izateko. Oraingo asteburuan, herriko jaietan, hain zuzen, XVI. Kruzeroen Estropada eta Open 570 “Ama Guadalupekoa” ekitaldia ospatuko da, eta Iker eta Xabi garaikurra banatuko da. Txapelketa horrekin batera, Kruzeroen Kutxa Ligaren azken proba garatuko da, eta hogei ontzik gutxi gorabehera parte hartuko dutelakoan gaude.
AMA GUADALUPEKOA ESTROPADA
Irailaren 15ean eta 16an, eta Belako Euskal eta Gipuzkoako Federazioen nahiz Euskadiko Kirol Portuaren (EKP) lankidetzarekin batera, CNHondarribiak bela arinaren Ama Guadalupekoa Estropada antolatuko du. Euskal ligaren proba horretan, kategoria ezberdinetako (optmist, laser Standard, laser radial, 420 eta vaurien) ehun pertsona pasatxo bilduko dira.
TUNIDOEN ARRANTZA TXAPELKETA
Irailean, Euskadiko Kopa Ligaren barruan, Tunidoen bi Arrantza Txapelketa amaituko dira. Hain zuzen ere, txapelketok ez ziren egin abuztuan, eguraldi txarraren ondorioz. Guztira 50 ontzi lehian jardungo dute modalitate ezberdinetan: heriotza gabeko arrantza Motorra, heriotza gabeko arrantza Bela, eta Arrantza ontzietan Motorra.