ama guadalupekoa estropadan parte hartze handia izan dugu.
Guztira 42 ontzi, aurreikusitakoaren bikoitza, Hondarribiako klub Nautikoan (ekitaldiaren antolatzailea) antolatutako XVI. Kruzeroen Estropada eta Open 570 “Ama Guadalupekoa” ekitaldian bildu dira. Halaber, HN kategorian, irabazlea Iñaki del Rincónen Ariña Bi ontzia izan da. IRC kategorian, aldiz, lehengo postua Iñigo Jauregiren Enbata 80 ontziarentzat izan da, bigarren postuan Guillermo Limousinen Mastranquilo ontzia kokatu da, eta, hirugarren postuan José Luis Artolaren Mirua ontzia geratu da.
Txapelketa hori, orobat, Open 570 kategoriako ontziei ere zuzendutako dago. Kasu horretan, irabazlea Laurent Iturbideren Petit Moustic ontzia izan da, bigarren postuan, Ion Obesoren Ionik ontzia geratu da eta hirugarren postua Mikel Vázquezen Azzurro Mekanik ontziarentzat izan da. Probaren amaieran, Hondarribiako Klub Nautikoak parte-hartzaileei eta familiakoei Euskadiko Kirol Portuaren (EKP) Merkataritzagunean kokatutako instalazioetan prestatutako sardinada dastatzera gonbidatu ditu.