Bermeoko jaien barruan, Andra Mari-EKP Belako Estropadaren lehenbiziko edizioa egingo da. Estropada hau datorren larunbatean egingo da, irailaren 8an. Erakusketa lastatutako kasko bakarreko belauntzientzat eta bela tradizionaleko ontzientzat da. Sei eta zortzi milia nautiko arteko ibilbidea egingo dute, Bermeoko kai-muturraren, Izaroren eta Urdaibaiko itsasadarraren sarreraren artean. Estropada honetan parte hartzeko, larunbatean bertan izena eman behar da, 9:30ak baino lehen, Bermeoko Portu Zaharrean dagoen karpan.
Andra Mari-EKP Belako Estropada amaitu ostean, nahi duten parte hartzaileak Bermeoko Portu Zaharreko herri-bazkarira joan daitezke. Bazkariaren ondoren ontzien sariak banatuko dira eta Longfathers Bilboko pop-rock taldeak kontzertua eskainiko du. Bazkarirako izena emateko (25 euro) azken eguna irailaren 5a da. Izena emateko dokumentua posta elektronikoz bidali behar da horretarako, helbide honetara: galernataldea@gmail.com.