UMEENTZAKO LEHENENGO MARRAZKETA LEHIAKETAREN SARI BANAKETA
EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.-k umeentzako lehenengo marrazketa lehiaketari zegozkion sariak banatu zituen joan den 2007ko uztailaren 27an, larunbata, Hondarribiko Portuko Kapitaintzaren egoitzan.
Orain bost hilabete, EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.-k, bere web orrialdearen bidez, UMEENTZAKO LEHENENGO MARRAZKETA LEHIAKETA abiarazi zuen, itsasoa gaitzat izanez. Bertan, 4 eta 8 urte bitarteko neska-mutilek hartu zuten parte. Haiek izan ziren joan den larunbatean protagonista, jai giroan sariak banatu zirenean. Sariak banatu ziren portuko kapitaintzaren egoitzatik paseoa egin ondoren, parte-hartzaile eta familia guztiek aukera izan zuten paseo ederra egiteko Iñaki Nuñoren ANTONIA IV ontzian. Ondoren, Sabinok, sukaldari paregabea eta HKP-ren kide, askari zoragarriarekin liluratu gintuen bere instalazioetan.
EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.-tik artista hauen lana eskertu nahi dugu, marrazterakoan egindako lanagatik eta jarritako dedikazioagatik. Halaber, gure esker ona luzatu nahi diegu egun horretan lagundu zuten pertsonei. Besteak beste, Iñakik, Antonia IV ontziko patroiak, eta bere bi laguntzaileek (sentitzen dugu baina ez gara izenez gogoratzen) egindako ibilbidean zehar izandako adeitasuna azpimarra dezakegu. Eta, noski, Sabinori ere eskerrak eman nahi dizkiogu HKPren egoitzako sukaldeko suen aurrean egindako lanagatik, guztia prest egon zedin.
Guztiei gure esker ona adierazi nahi diegu eta jakin ezazue hurrengo urterako ere zuen laguntza izatea espero dugula.