Zumaiako piraguista den Oier Aizpurua, Itxas Gain - Euskadiko Kirol Portuak-ekoa, parte-hartzaile izango da asteburu honetan Trencin (Eslovakia) egingo den Piraguismo Maratoiaren Europako Txapelketan. Kide izan ohi duen Manuel Busto (Piragüismo Astur) asturiarrarekin batera, Oier orain bi urte Txekiar Errepublikan lortutako podiuma defendatzen saiatuko da. Bustorekin espezialitateko Munduko Txapelketak eta Europa mailakoak lortu ditu Oierrek.
Probak zazpi buelta ditu 4,7 kilometroko zirkuituan, guztira 34 kilometro bete arte. Horietan zehar, 150 metro egin beharko ditu bira bakoitzean lekuz aldatzean. Bi ontzi hungariar eta Alonso eta Guerrerok eratutako espainiarra dira gainditu beharreko aurkariak.
Europa mailako txapelketaren ondoren, abuztuaren 4an hain zuzen, Sellaren Nazioarteko Jaitsiera ospatzen da eta irailaren 9an, berriz, Munduko Txapelketa Hungarian.