Aurten ere, Hondarribiko Klub Nautikoak eta Club Maritime d'Hendaye klubak antolatuta, Tunidoen Arrantza Txapelketa “Txingudi Saria” egingo da. Hogeita hamar ontzi inguru izango dira, bakoitzean 2-5 arrantzalerekin, txapelketa honetan Irun, Hondarribia eta Hendaiaren izenean parte hartuko dutenak. Ontziak hilaren 14ko 00:00etan irtengo dira eta 15eko 09:00etan harrapatutakoa pisatuko da Hendaiako klub maritimoan.