Bi ontzi gipuzkoar txapeldun absolutu suertatu ziren, bakoitza bere kategorian, EKPk babesten duen Euskal Kostako XVI. Estropadan. Borja Garbizuren (Hondarribia KN) “Pintia" ontzia, Estropada mailan, eta Ander Manterolaren (Getaria Kostabela) “Vindio” izenekoa, Gurutzaldi mailan, izan ziren irabazleek eskuratzen dituzten urrezko baleak lortu zituztenak. Euskadin egiten direnetatik garrantzitsuentzat jotzen den estropada honetan, hogeita hamar ontzi inguruk parte hartu zuen eta hiru egunetan zehar egin zen, Getxotik atera eta Hondarribian amaituz.