Aurten ere Euskadiko Kirol Portuak (EKP), Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailari atxikitako sozietate publikoak, Bilboko Expovacaciones azokan Euskal Herriko aisiarako sektore nautikoan garatutako azpiegituren eskaintza aurkeztu du.
Gaur egun EKP sozietateak Euskal Herria osoan guztira 1.718 kirol-itsasontzien atrakatzea kudeatzen ditu kai ezberdinen bitartez, horien artean, Hondarribia (654 amarratze), Orio (280) eta Donostia (375), Getaria (346) eta Bermeo (343) udalerrietako dartsenak.
Gainera, EKP Euskaquitaine Elkarteko kidea da. Elkarte horretan Euskal Herriko kirol-portuak biltzen dira (EKPk kudeatutakoak, gehi Zumaia eta Getxo), Akitaniako Arcachon, Capbreton, Anglet-Baiona, Donibane Lohitzun eta Hendaia udalerrietako instalazioekin batera. Horren xedea gure portuak eta kostaldea turismo nautiko gisa sustatzeaz gain, nabigazioa gure erabiltzaileen artean eta esperientzien eskualdaketa nahiz nautika-jarduera eskualdean bultzatzea dira.
Expovacaciones azokan izan duen parte-hartzea dela medio, EKPk euskal turismo-sektorea garatzeko konpromisoa baieztatu du. Izan ere, kirol-portuak bisitariak Euskal Herria ezagutzeko erakarpen esanguratsua dira. Horregatik, EKP Euskadi interes handiko turismogune gisa kokatzen duen eskaintza bat gehiago da.