Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Lan Publikoetako sailburuak, Nuria Lopez de Gereñuk, Orioko kirol portu berriaren inaugurazioan parte-hartu zuen atzokoan. Ekitaldian izan ziren baita Portu eta Itsas Gaietako Zuzendari Nagusia, Joseba Andoni Idoiaga, Euskadiko Kirol Portuakeko (EKP) Zuzendari Nagusia, Guillermo Garate eta Orioko alkatea ere, Ramon Etxeberria.
Azpiegitura berriaren lanek 20 hilabete iraun dute eta 7.818.661,43 eurotako inbertsioa bideratu da. Gisa honetara, itsasadarraren eskuin aldean 280 amarradura jasotzen dituen 6 hektareatako gainazalean portu txiki bat sortu da. Ur lamina sakonera ezberdinak dituen bi hektareatako kai bakar batean eratzen da. Atrakaleku kopurua 280koa da, guztiak kaiari perpendikular dauden 10 ilaratan jarritako ur gaineko pantalanetan aurkitzen dira, iragaitzazko ontziez gain.
Instalazioak portu bati dagozkion zerbitzu guztiak izango ditu eta gainera aparkaleku handi bat ere badu 343 ibilgailurentzako lekuarekin.
Hondarribia, Donostia, Getaria eta Bermeoko kasuetan bezala, Euskadiko Kirol Portuak (EKP), Garraio eta Lan Publikoen departamentura atxikiriko sozietate publikoa, portu berriaren kudeaketaz arduratuko da. Gisa honetara, datorren urtarrilaren 25ean amarradura plazen eskaera bideratzeko epea zabalduko da eta otsailaren 8ra arte zabalik izango da. Interesa duten guztiek webgune honetan bertan jaitsi ahal izango dute agiri ofiziala edo nahiago izanez gero, portuan bertan eskuratu.
Behin aurkezpen epea bukatzen denean, agiri ezberdinen egiaztapena egingo da, honela esleipen prozesuaren amaierako pausoa emango da, tarifa ordaintzearekin eta alokairuari dagokion kontratuaren sinadurarekin batera.