2006. urtean, Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailak Orioko portu berria eraikitzeko lanak amaitzea aurreikusi du.
Portu modernoa, arautegi berriekin bat datorrena eta zonalde horretako eskabideei egokituko zaiena; izan ere, 305 amarratze-leku izango dira portu berrian, ................ metrora arteko luzera duten ontzientzat.
Obra hori behin amaitu ondoren, EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.k ondasun publikoak optimizatzearen irizpidearekin kudeatuko du portua, ahalik eta erabiltzalerik gehienek portu berri horren onura har dezaten.
Halaber, EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.k Orioko portu berri hau EUSKAQUITAINE elkartean sartu du, portu hori eta haren inguruneko tokiak sektore horretako azoka eta bilguneetan sustatze aldera: Madril, La Rôchelle eta Parisen, berbarako.
Gaur egun, EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A. Orion amarratzeko plaza bat eskuratzeko interesa duten pertsonen eskabideak biltzen ari da. EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.k zuzenean eta beren beregi emango die informazioa eskabidea igortzen diguten pertsona guztiei (hemen klik eginez); horretarako, Orion amarratze-leku bat izateko eskabide irmoa egiteko epea noiz zabaltzen den adieraziko die.