Apirilaren 4an eta 5ean, EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.ren langileek 7-8 metro bitarteko luzera duten eta Bermeoko portuan amarratze-lekua eskuratzeko eskabidea egin duten ontzi guztien neurketak egin dituzte.
Neurketa horien emaitzak kontsultatzeko, zaintzaileen eraikinean (Matxikortako kaian) iragarki-ohola jarri dugula jakinarazten dizuegu.
Halaber, apirilaren 12an, 10:00etatik 18:00etara, zure eskura edukiko gaituzu portuan, zure ontziaren neurketaren inguruan izan daitezkeen gorabehera guztiak argitu, ongitu edota zuzentze aldera.
Era berean gogorarazten dizugu zortzi metroko luzera gainditzen duen ontzi orok ezin izango duela Bermeoko dartsenaren barruko inongo pantalanetan.
Argibide gehiago jaso nahi baduzu, telefono honetara dei dezakezu: 945-226.934.