EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.k jakinarazten dizue ezen, Bermeoko portuan amarratzeko eskubideari dagozkion eskabideetarako aurkeztu den dokumentazioa berrikusi ondoren, dokumentazio hori ongitzeko epea ireki dela.
Horretarako, EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A. gutun bana bidali die posta arruntez dokumentazioa ongitu behar daben pertsona guztiei, eta idazki horretan beren beregi jakinarazten diegu horretarako Matxikorta kaian dagoen Bermeoko bulegoa (zaintzaileen eraikina) zabalduko dela apirilaren 18tik apirilaren 27ra arte.
Ondokoa izango da bulego hori zabalik egongo den ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
Larunbatean, 09:00etatik 14:00etara.
Dokumentazioa aurkezteko eta izan ditzakezuen zalantza guztiak argitzeko epea apirilaren 27an amaituko da, eta egun hori azken eguna izango da, inolako salbuespenik gabe.
Argibide gehiago jasotzeko, ondoko telefono honetara dei dezakezu: 945-226.934.