"ITXAS-GAIN, EUSKADIKO KIROL PORTUAK" KLUBAREN PARTE-HARTZEA ESPAINIAKO TXAPELKETAN
2006ko martxoak 18
Martxoaren 18 eta 19an, Itxas-Gain "Euskadiko Kirol Portuak" klubak Espainiako XXXVII. Iraupen Txapelketan parte hartu zuen, hain zuzen ere, Castrelo do Miñon (Ourense). Guztira, 100 taldek parte hartu zuten.
Txapelketan klubeko ordezkari-talde handia izan genuen, hurrengo emaitzak eskuratuz:
KATEGORIA
IZENA
POSTUA
Beteranoak
Xabier Osa
Brontzea
Seniorrak
Xabier Osa
43
Gazteak (gizonezkoak)
Josu Ansola
23
Gazteak (emakumezkoak)
Maialen Velarde
14
Ane Eizagirre
26
Kadeteak (gizonezkoak)
Iñigo Peña
8
Kadeteak (emakumezkoak)
Nere Lizeaga
23
Horrez gain, Haize Galarraga, Kepa Etxabe, Ander Aizpurua eta Oscar Espino kirolariek ere txapelketan parte hartu zutela adierazi behar da.
Bestalde, Oier Aizpuruak, 3 aldiz munduko txapelduna izan denak, ezin izan zuen parte hartu, eskuko lesioa dela medio.