EUSKADIKO KIROL PORTUA, S .A., ITXAS-GAIN KLUBAREN BABESLEA
2006ko otsaila
EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A. Zumaiako Itxas-Gain klubaren babeslea da. Babes horren helburua ondokoa da: itsas kultura eta kirola bultzatzea eta ezagutzen laguntzea, eta Euskal Gizarteari hurbilaraztea.
Joan den abenduaren 30ean sinatu zen akordioa, klubak urteari buruzko balantze positiboa egiteko aukera izan zuen ekitaldi batean: Oier Aizpuruak eta Xabi Osak garaipenak lortu zituzten nazioarteko zenbait txapelketatan; horrezaz gainera, aipatzeko modukoak dira Espainiako txapelketan izandako sailkapenak: urrezko 2 domina, zilarrezko 5 domina eta brontzezko 2 domina.
Aurtengo urterako, klubak emaitza horiek gainditzeko asmoa du, eta horren frogagarri, joan den otsailean Gipuzkoako taldeen arteko txapelketan lortutako emaitza aipa dezakegu; izan ere, Itxas-Gain klubak garaipena lortu zuen txapelketa horretan, 3.624 punturekin.