MADRILGO SALOI NAUTIKOA (martxoaren 29tik apirilaren 2ra)
EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A. aurten ere Madrilgo Saloi Nautikoan izango da.
EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A., Euskal Herriko eta Akitaniako kirol portuen EUSKAQUITAINE elkartearen kide aktiboa, Madrilgo Saloi Nautikoan izango da martxoaren 29tik apirilaren 2ra arte, nautikaren eta aisialdiaren alorretako jarduerak bultzatzeko helburuarekin.
Aurten bi portu berri daude Euskaquitaine elkartean: Frantziako Port Mêdoc eta Euskal Herriko Orioko portu berria. Azken portu honi dagokionez, gaur egun eraikitzen ari dira, eta EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.k kudeatuko du.
EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.k gonbidapena luzatzen dizue erabiltzaile eta adiskide guztioi, apirilaren 1ean, 13:00etan, 3A113 standean eskainiko dugun otordura joan zaitezten.