EUSKADIKO KIROL PORTUEN ESKAINTZAK PARISEKO NAZIOARTEKO NAUTIKA ARETOAN
Euskadiko Kirol Portuek Pariseko Nazioarteko Nautika Aretoan parte hartuko dute. Hain zuzen ere, 46. edizioa ospatuko da eta abenduaren 11n bukatuko da. Sektoreko hitzordurik garrantzitsuenetakoa dugu. Izan ere, Frantziako hiriburuan gutxi gorabehera 300.000 bisitari hurbilduko dira 100.000 m2-ko azaleran eskainiko den erakusketara.
Aurten ere, Euskadiko Kirol Portuak (EKP), Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lanak Sailari atxikitako sozietate publikoak, Pariseko Nazioarteko Nautika Aretoan Euskal Herrian aisiarako nautika-sektorean garatu diren azpiegituren eskaintza aurkeztuko du.
Egia esan, Kirol Portuak, beste sektore batzuen artean, Euskal Herrian sartzeko ate garrantzitsua dira. Azken urteetan, gure herria, kostaldea eta barrualdea ezagutzeko itsasoa aukeratu duten bisitarien kopurua areagotu egin da. Hori dela medio, Eusko Jaurlaritzak, 2000. urteko irailetik aurrera EKP jarri zuen abian, eta horren xedea kirol-portuak kudeatu, sustatu eta garatzea da.
Gaur egun, EKPk Euskal Herrian 1.718 itsasontzien atrakatzea kudeatu du, batez ere, Hondarribiako portuetan (654 amarratze) eta Donostia (375), Getaria (346) eta Bermeoko (343) dartsenetan. Horrez gain, datozen datetan, Orioko kirol-portu berria inauguratuko da, arauketa berriak kontuan izanda eta zona horretako eskabideei aurre egiteko xedearekin. Hain zuzen ere, 280 amarratze-toki eskaintzeko edukia du.
EKPk Pariseko Nazioarteko Nautika Aretoan Euskaquitaine Elkartearen bidez parte hartuko du. Elkarte horrek Arku Atlantiarreko kirol-portuak, EKPk (Hondarribia, Donostia, Getaria eta Orio) zuzenean kudeatutako zenbait kirol portu, Euskal Herriko Zumaia eta Getariako kirol portuak eta Akitaniako Arcachon, Capbreton, Angelu, Donibane Lohizune eta Hendaiako kirol portuak biltzen ditu. Horren helburua gure portuak eta kostaldea turismo nautikora zuzendu nahiz nabigazioa erabiltzaileen artean sustatu, esperientziak elkartrukatu eta eskualdean jarduera nautikoa bultzatzea da.
Aurten, Pariseko Nazioarteko Nautika Aretoaren 46. edizioa ospatuko da. Halaber, 100.000 m2-ko azaleran 1.200 stand ezberdin ikusgai izango ditugu. Kasu horretan, sektoreko azken berrikuntzak aurkezteaz gain, aisiarako azpiegitura nautikoak sustatuko dira. Halaber, jendaurrean itsasontzi-eredu berriak erakutsiko dira.
Azoka hori sektoreko garrantzitsuenetakoa da eta profesionalen nahiz zaleen interes handia erakartzen du. Iaz, erakusketara eta egunero eskaintzen diren konferentzia nahiz hitzaldietara 300.000 bisitari hurbildu ziren.