Pasaden igandean Manuel Busto asturiarrak eta biok Tremolaten munduko maratoi txapelketan irabazi genuen k-2 modalitatean. 36 kilometro eta 4 porteoko regata, 2 ordu 23 minutu eta 23 segundoko denboran burutu genuen. Bigarren postuan hegoafrikarrak iritsi ziren, segundo batera eta jarraian hungariarrak, segundo bateko diferentziaz. Oso regata gogorra izan zen. Azkenean, 6 piraguen arteko kilometro batetako sprint batean jokatu zen txapelketa, eta bertan lasaitasunez irabazi genuen. 5. postua norvegiarrentzat izan zen, bertan txapeldun olinpikoa zihoan. Hori gutxi balitz, k-2 1000 metrotan txapeldunorde olinpikoak dira, beraz kalitate handia egon zen uretan eta maila oso altuko proba izan zen. Zumair piloa ere izan ziren.
Orain Bartzelonara noa, Xavier Mir sendagile ospetsuak nire eskua ikus dezan ebakuntza data erabakitzeko. Xavier Mirrek, besteak beste, Sete Gibernau, Toni Elias, Carlos Checa, Nani Roma, Dani Pedrosa edo Igor Astarloa bezalako kirolariak sendatu ditu.