Gaur egun, EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A. Orioko portuan amarratzeko plaza bat errentan (eta ez salmenta-araubidepean) hartzeko interesa duten pertsonen eskabideak biltzen ari da.
Aipatu portua kudeatuko dugun sozietatea garen aldetik, Orioko portuan amarratze-plaza bat izateko eskabide irmoa egiteko epea noiz zabaltzen den adieraziko diegu.
Era berean, plazak eskatzeko epeei buruzko informazioa zuzenean eta beren beregi jaso nahi izanez gero, mesedez bidali zure izen-abizenak, harremanetan jartzeko telefono-zenbakia (telefono-zenbakiak) eta itsasontzi-mota (luzera eta zabalera), hori Orioko portuan amarratzeko plazen zerrendan jaso dezagun. Eskabidea egiteko epea zabaldu ondoren, amarratzeko plaza errentan hartzeko eskabide IRMOA egin ahal izango duzu.
Hala ere, informazio-eskabide honen bidez ez da amarratze-plazarik erreserbatuko.