Itsas nabigazioko segurtasuna hobetzeko
kontzientziazio-jardunaldia.
Euskadiko Kirol Portua, S.A.k, Salvamento y Seguridad Marítima (Sasemar) sozietatearekin batera, 2006ko irailaren 5ean ateak irekitzeko jardunaldia antolatu dute aisiarako itsasontzien erabiltzaileak itsasoko arriskuei aurre egiteko segurtasun-neurriak hartzeko beharrari buruz kontzientziatu daitezen. Ekimen horretan, itsas salbamendurako Orion ontzia Hondarribiako kirol-portuan atrakatu zen, eta ontzi horretako tripulazioak bertara hurbildu zirenen zalantzak argitzeaz gain, nabigazioko arriskuen aurrean izan beharreko babesa handitzeko gomendioak eman zizkien.