Azkenaldi honetan ohikoa denez, Itxas-Gain K.E.- EUSKADIKO KIROL PORTUAK klubeko kideak gelditu gabe ibili dira asteburuan, lehiaketei dagokienez.
Alde batetik, 3 kide, Maialen Velarde, Josu Ansola eta Ander Aizpurua, Ingalaterran daude; han, Euskadiko Selekzioarekin Zelten arteko Jokoetan parte hartzen ari dira piraguismo modalitatean.Hilaren 24an (astelehena) irten ziren eta hilaren 30ean itzuliko dira.
Bestalde, itsas kayak ataleko kideek igandean Sokoa-Hondarribia proba izan zuten; hori, itsas kayakeko Euskadiko Txapelketa izan zen.
Esan daiteke proba horretan jokatutako sari guztietan arrakasta bete-betean lortu zutela, k-1 Sprinter-en Eñaut Aizpuruak irabazi egin zuelako, eta Oier Aizpurua 3. izan zelako; Andoni Amilibia, berriz, 5. izan zen.
K-2 Sprinter-en, Raul Morenok eta Ekaitz Estebanek ere irabazi zuten, eta proban marka berria ezarri zuten.
Xabier Osak k-1 beteranoak kategorian irabazi zuen, eta k-2n Julian Yeregik eta Ramón Rivasek ere garaipena lortu zuten. Javier Solozabalek k-1 Turismo kategorian irabazi zuen. Emakumezkoen Kategorian, klubeko 2 kideek garaipena lortu zuten; Marijo Mendizabalek k-1 Sprinter-en irabazi zuen, eta Maite Etxabek ere bai, Turismo kategorian.
Kluben sailkapenean garaipena lortu zuten, bigarren klubari alde handia hartuta.
Atsedenik gabeko asteburu honetako gertakari nagusia atzokoa izan zen, Irunen Bidasoia ibaiaren Nazioarteko XL Jaitsiera jokatu baitzen.
Jaitsiera hori ibaiaren ur-emari urriak baldintzatu zuen, eta ibilbidearen 12 kilometroetan kirolariek Endarlatzako presari aurre egin behar izan zioten. Bertan, gure klubeko kide batzuek eragozpen batzuk izan zituzten.
Emaitzak hauek izan ziren.
SENIOR GIZONEZKOAK K-2
Xabier Osa - Haize Galárraga 1.
SENIOR GIZONEZKOAK K-1
Oier Aizpurua 1.
Vicente Royo 10.
Unai Merino 11.
SENIOR EMAKUMEZKOAK K-2
Ane Eizagirre - Aroa Murciano 2.
GAZTEAK GIZONEZKOAK K-2
Aitor Aizpurua - Jon Etxabe 4.
GAZTEAK GIZONEZKOAK K-1
Iñigo Peña 4.
KADETEAK GIZONEZKOAK K-2
Mikel Esnal - Kepa Etxabe 2.
KADETEAK GIZONEZKOAK K-1
Oscar Espino 3.
Andoni Guerrero 11.
GAZTEAK EMAKUMEZKOAK K-1
Ane Ariño 4.
KADETEAK EMAKUMEZKOAK K-1
Nere Lizeaga 2.
GAZTEAK GIZONEZKOAK C-1
Yul Etxabe 5.
KADETEAK GIZONEZKOAK C-1
Mikel Ibarguren 5.
KLUBEN ARTEAN
199 Puntos 3.
Nabarmendu behar da klubaren historian lehenengo aldiz lortu dela garaipena k-2 nahiz k-1 kategorietan, Xabier Osa-Haize Galarragari eta Oier Aizpuruari esker.
Klubeko kideen hurrengo helburuekin amaitzeko, asteburu honetan Promozioko estatuko ligaren beste proba bat egingo da haurren kategorian. Klubeko gazteenek 2 furgonetatan Zamoraraino.