HONDARRIBIKO KIROL-PORTUKO INSTALAZIOEN MARINEL-LANBIDEKO, ARTAPENEKO, ZAINTZAKO ETA GARBIKETAKO ZERBITZUAK KONTRATATZEKO LEHIAKETAREN EBAZPENA.
2006ko maiatzaren 28an, EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.k goian zehaztutako zerbitzuak kontratatzeko lehiaketarako deialdia egin zuen. Ekainaren 13ko goizeko 10.00etan, proposamenen irekiera-ekitaldia egin zen eta garaiz nahiz eta behar bezalako moduan jasotako 3 gutun-azal itxi onartu ziren.
Administrazio-klausulen Agirian ezarritako irizpideen arabera onartutako proposamen horiek aztertu eta baloratu ondoren, BIDEZAIN, S.L. enpresa izan da “Hondarribiko kirol-dartsenako instalazioen marinel-lanbideko, artapeneko, zaintzako eta garbiketako zerbitzuak emateko” lehiaketako esleipenduna.