ITXAS-GAIN KLUBA IBAIETAKO 1. PROBAN (Colindres - Kantabria)
Asteburu honetan, Itxas-Gain K.E. "Euskadiko Kirol Portuak" klubeko kideek Hernando Calleja Liga Nazionaleko Ibaietako 1. proban parte hartu dute, larunbat arratsaldean Colindres ibaiaren uretan egina, Kantabrian.
Egun osoan haize gogorra ibili zen, eta horrek nabarmen oztopatu zuen klubeko kirolari gazteen lana, aurkarien kontra ez ezik eguraldi zakarraren kontra egin behar izan baitzuten.
Kadeteek 7 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten, gazteek 14 kilometro eta seniorrek, aldiz, 20 kilometro luze.
Emaitzei dagokienez, klubeko kideek eskuratutako puntuak batuta, hainbat klubek 9. tokia lortu zuten sailkapen orokorrean.
KADETEAK K-2
Oscar Espino - Kepa Etxabe 4.
KADETEAK K-1
Iñigo Peña 1.
KADETEAK C-2
Aitor Osa - Mikel Ibarguren 7.
EMAK.KADETEAK K-1
Nere Lizeaga 3.
GAZTEAK K-2
Ander Aizpurua - Iosu Ansola 6.
GAZTEAK K-1
Jon Etxabe 24.
EMAK. GAZTEAK K-2
Mailen Velarde - Ane Eizagirre 3.
GAZTEAK C-1
Yul Etxabe 13.
SENIOR K-2
Haize Galarraga - Imanol Atorrasagasti 10.
SENIOR K-1
Xabier Osa 5.
Bestetik, gure klubeko Oier Aizpurua piraguistak ezin izan zuen proba honetan parte hartu. Izan ere, Miño ibaiaren jaitsieraren 50. urteurrena ospatu zen Lugon, eta Galiziar Federazioak eta antolatzaileek gonbidatu egin zuten, selekzioko kide duen Manuel Bustorekin bikotea osatuz.
Proba igande arratsaldean egin zen. 18 kilometroko jaitsiera izan zen, bost presarekin.
Proba ezin zitekeen okerrago hasi. Irten eta 100 metrora, beste kirolari batzuk gainera bota zitzaizkien. Piragua ondo jarri behar izan zuten eta aurreratzeko ahalegin handiak egin behar izan zituzten. Horren ondorioz asko arriskatu zuten: izan ere, presak piragua barruan zeharkatu zituzten, piragua arriskutan jarriz, gainerako lehiakideek piraguak oinez eramaten zituzten bitartean.
Azkenean, probako bururaino iritsi ziren eta garaile suertatu ziren, 7 segundoko abantailarekin Palentziako Jorge Alonso eta Santiago Guerreroren bikotearen aldean, munduko maratroiko azken txapelketan hirugarren sailkatu zirenak.
Probako alderdi negatiboa piragua hondartu zutela izan zen. Piragua hori lehiaketa garrantzitsuetarako entrenatzeko erabili ohi zuten. Presetatik piragua barruan igaro ziren eta horren ondorioz piragua suntsitu zuten, proba honetan estreinatu zuten arren.
Orain piragua berria erosi beharko dute entrenamenduekin aurrera segitzeko. Hurrengo konpromisoa Munduko Maratoiko Kopan parte hartzea da, Zamoran bi aste barru egingo dena, ekainaren 10 eta 11n. Horixe izango da Itxas-Gain K.E."Euskadiko Kirol Portuak"eko palistaren eta Manuel Busto bikotekidearen helburua, Munduko Txapelketa prestatzen hasi aurretik (irailean izango da).
ITXAS-GAIN KIROL ELKARTEA "EUSKADIKO KIROL PORTUAK"