KIROL ARRANTZAREN MUNDUKO TXAPELKETAREN AURREKO SAIOAK HONDARRIBIAN
(2006ko otsailaren 18an eta 19an)
Joan den otsailaren 18an eta 19an, Hondarribiako kirol portuko instalazioetan egin ziren kirol arrantzaren munduko txapelketaren aurreko saioak, ainguratutako ontzien modalitatean.
Aitor Urruzunoren ‘Ontza’ itsasontziak puntuaketa-errekorra gainditu zuen, lehenengo saioan lehen postua, bigarrenean hirugarren postua eta hirugarrenean –behin betikoan– berriro ere lehen postua lortu zuelako. Guztira 12 kilo arrain harrapatu zituen lau ordutan.
Hogeita hamar finalistek ia 500 kilo arrain harrapatu zituzten guztira. Arrain horiek ongintzako zentroei eman zitzaizkien.