EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A. EXPOVACACIONES AZOKAN IZANGO DA
Aurten, maiatzaren 18tik 21era, EXPOVACACIONES izeneko erakustazokaren 27. edizioa egongo da BECen. 2006. urte honetan, nobedade gisa, EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A. azoka horretan izango da, 3. pabiloian, Bizkaia Bizirik deritzon gunearen barnean.
EXPOVACACIONES da, hain zuzen ere, turismoaren arloan Estatuaren iparraldean egiten den erakustazokarik handiena. Iaz 272.000 bisitari eta turismo sektoreko 1.874 profesional izan ziren BECen. Izan ere, azoka hori topagune zeharo erakargarria da, aisia eta opor alorretako puri-puriko eskaintzak aurkezten baititu.
EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.ren zuzendaritzakook gure standera etor zaiteztela animatzen zaituztegu, han elkarrekin solasean aritzeko aukera izan dezagun. Horrezaz gainera, zuon bisita eskertze aldera, opari txiki bat ere egingo dizuegu.
Azokagunea 11:00etan zabaldu eta 20:30etan itxiko da. Ordutegi hori etenik gabea izango da.