OPEN 570 EUROPAKO 2.KOPA EKAINAREN 22,23,24 ETA 25
Berriz ere, Hondarribiko Itsaskari Baita, Europako Txapelketa bat antolatzeko aukeratua izan da. Oraingoan, Open 570 monotipo azkarreko kirolariak Higer Badiara etorriko dira Europako 2. Kopan lehiatzera.
Untzi hau, 3 partaidetakoa, Jean Marie Finot eta Pasal Conc ingeniari ospetsuek 2002. urtean diseinatu zuten (Vende Globe Regatako azken bi ediziotako untzi garaileraren ingeniariak). Bela kirolazaleentzako orokorrean oso untzi erakargarria da, bai regatazaleentzat bai zaletuentzat ere. Bai bere nabigazio diseinuagatik, bai bere koloredun itxuragatik, ikuskizun ederra izango dugu.
Ekainaren 22an iritsiko dira 40 bat partaide Hondarribiko Kirol Portura (EKP) Frantzitik, Suizatik, Bertainia Handitik, Italiatik besteak beste, eta bertan untziak uretaratu eta prestatuko dituzte urrengo 3 egunetako probetarako.
Euskadiko Kirol Portuak, estropadako atolakuntza aurrera eramateko egingo duen esfortzua azpimarratu nahi dugu, berari esker, partaideek Hondarribiko Kirol Portuak eskeintzen dituen erosotasun guztiak izango dituztelako: untzia uretaratu, amarratu, kotxeak eta karroak aparaktu etb.
HIBko Mikel Vazquez-en AZZURRO MEKANIK eta Ion Obesoren IONIK taldeak, lehenengo postuengatik borroka egingo dute, Larochellen eta Hyeres-en ospatutako regatetako lorpenekin jarraitzeko.
Probak, 13:00 tan ospatuko dira ostirala eta larunbatean, igandean berriz 11:30 tan. Untzi guztiak Kirol Portutik- EKP aterako dira Kapitainiako balkoian “D” bandera igo bezain laister.
Uretako proben ondoren, partaideek, inguruko gastronomiaz eta kulturaz gozatuko dute, HIB-k eta Hendaiako CMHT elkarteak antolatu dituzten afaritan, eta Astigarragako sagardotegi batetan antolatu dugun afari batetan.
Partaide asko, beren familiakin eta lagunekin etorriko dira, zeintzuk Bidasoako Eskualdeko eskeitza guztitaz gozatuko duten.
Ekintza honetara hurbitzera gonbidatzen ditugu itsasozale guztiak, non Higer Badia eta Kirol Portuko- Euskadiko Kirol Portuak inguruneak bela koloredunez margotuko den.