Neguko entrenamenduen ondoren, IRC-HN eta OPEN 570 gurutzontzien Euskadiko Txapelketa (Euskadiko Kirol Portuak-gandik babestua) hasiko da Hondarribiko Itsaskari Baitan.
Maiatzaren 6 eta 7an, Hondarribiko Higer Badian, Almirante “Iñigo Jáuregui” Bela estropadaren XI. Edizioa ospatuko da, Euskadiko Txapelketa osatzen duten 5 probetako lehenengoa delarik hain zuzen.
Probak, larunbatean 13:30 tatik aurrera eta igandean 12:30tatik aurrera burutuko dira. Izen emateko epea, Maiatzaren 5ean bukatuko da, eta Lizentzien eta Neurketa Ziurtagiriaren kopiak aurekeztu beharko dira.
Untziak, Euskal Kosta osotik iritsiko dira eta Hondarribiko Kirol Portuan amarratuko dute dohain Euskadiko Kirol Portuak-en eskaintzagatik.
Aurreko urtean, 38 gurutzontzik parte hartu zuten guztira, eta hauek izan ziren irabazleak:
Open 570: KOTEMU, Mikel Vazquez , CNH elkartekoa.
IRC: SYMPHONY, Javier Oanindia, RCMA elkartekoa.
HN: BORTZENA, Txomin Labarry YCBasque elkartekoa.
Aurten ere bela estropada hau arrakastatsua izatea espero dugu, batez ere, Euskadiko Kirol Portuak eskeintzen dizkigun erreztasunengatik estropadako lehorreko antolakuntza aurrera eramateko.
Ohitura jarraituz, larunbatean, txardinada bat eskeiniko dugu sagardo “txotx” batekin, egun berean ospatzen den arrantza txapelketako partaideekin batera.