EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.k Tip Top ingeniaritza-enpresarekin elkarlanean dihardu enpresa horren uhin-generadore sistemarekin probak egiteko
(2006ko apirilaren 10a)
Donostiako Tip Top ingeniaritza-enpresa probak egiten ari da garatu duen uhin-generadore prototipoarekin Malkorbeko hondartzan, Getarian. Orain arteko probak igerilekuetan egin izan dira, eta saio horietan uhin bikainak sortzeko gauza izan da sistema hori. Aitzitik, saioak itsasoan egitearen aldeko apustua bestelakoa da, zeren igerilekuetan egiten diren probetan prototipoak hondoa baitu euskarri, eta itsasoan, berriz, ur gainean egon behar baitu. Prototipoak hamar metroko diametroa du eta 30-40 zentimetroko uhinak sorrarazten ditu; benetako instalazioak, ordea, berrogei metro izango ditu, eta metro eta erdiko uhinak sorraraziko ditu.
Instalazioa apirilaren hasieran abiarazi zen eta saioek hiru aste iraungo dute. EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.k Getariako portuan dituen instalazioak lagatu dizkio ingeniaritza-enpresa honi, probek irauten duten artean erabil ditzan.