EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.k Hondarribiko portuko instalazioak lagatu ditu "Real-Sociedad – Alitan Txapelketa" eta "Vafosub 06 - Real Sociedad Txapelketa" egiteko. Txapelketa horiek apirilaren 9an eta ekainaren 18an egingo dira, hurrenez hurren, eta horietan Itsaspeko Arrantzari eta Itsaspeko Argazkilaritzari dagozkien saioak burutuko dira. Saio horiek Euskadiko Txapelketarako puntuatuko dute.
Halaber, EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.k Donostiako portuan dituen instalazioak erabiliko dira Hiru Hondartzetako Nazioarteko XXXII. Zeharkaldiko partaideak inskribatu eta kontrolatzeko. Zeharkaldi hori maiatzaren 28an egingo da.
Argibide gehiago jaso nahi izanez gero, REAL SOCIEDAD TALDEAREN URPEKO JARDUERETARAKO ATALERA jo dezakezu.