2006ko otsailaren 23an, Bermeoko kirol-portuan amarratze-tokiak lehenespenez erabiltzeko errentamendu-kontratuak esleitu ahal izateko eskabideak eta agiriak jasotzen hasi gara.
Eskabideak emateko epea 2006ko otsailaren 23an hasiko da eta 2006ko martxoaren 9an, 12:00etan amaitu da.
Eskabideak Bermeoko portuko zaintzaileen eraikinean aurkeztu ahal izango dira (Matxikorta kaia).
Ordutegia:Lanegunak: 10:00etatik-13:30era 16:30etik-19:00etara
Larunbatak: 10:00etik-14:00etara.
Eskabideak Bermeoko zaintzaileen eraikinean (Matxikorta kaia) eskuragarri dituzuen eredu estandarizatuaren arabera egingo dira. Garraio eta Herri Lan sailburuak 2004ko apirilaren 20an emandako Aginduaren 4.2 artikuluan ezarri diren agiriekin batera aurkeztu beharko dira eskabideak.