Udako azken egunetan marlin zuri batzuk harrapatu dituzte gure uretan.
Marlina ur berotako espeziea da, normalean bizkaiko golkoko uretan aurkitzen ez duguna. Gure uretan harrapatutako marlina, argazkietan agertzen dena, hondarribiko kirol portuko “crokie” ontziak harrapatu zuen 2005eko irailaren 26an, arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara, ondoko koordenatu hauetan: 43º 35' n eta 002º00'. 60 kilogramoko pisua izan zuen, eta arrantzaleak J. A. G. Eta P. M. D. C. izan ziren.