Euskadiko XX. Traineru Txapelketa (Hondarribia) 2005 - 08 -13.
Ama Guadalupekoak, Hondarribiko traineruak, Euskadiko Traineruen XX. Txapelketa irabazi du. Proba hau Hondarribiko Badiako uretan egin dute iragan abuztuaren 13an. Hondarribiarrek bere txanda irabazi zuten, eta Orioko traineruari 18 segundoko tartea atera zizkioten, azken hauek txapeldunorde izan zirela. Arkotek, berriz, hirugarren tokia eskuratu zuen. Hondarribiko kirol portuak Hondarribi Arraun Elkarteari, Txapelketaren antolatzaileari, bere instalazioak utzi zizkion proba behar bezala garatu zedin.