EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.k “La Solitaire Afflelou – Le Figaro” estropadan lagunduko du Getxon.
2005eko abuztuaren 9tik 12ra.
Nabigatzaile bakartientzako “La Solitaire Afflelou – Le Figaro” estropadaren lehenengo etapa Getxon amaituko da. Nabigatzaileak abuztuaren 9an hasiko dira porturatzen, eta La Rochellen amaituko den bigarren etaparen irteera abuztuaren 12an izango da, ostiralean, eguerdiko 12:00etan.
Nabigatzaile bakartientzako “La Solitaire Afflelou – Le Figaro” 36. estropada klasikoak Getxoko kirol-portuan egingo du lehen geldialdia. Itsasontziakabuztuaren 9an hasiko dira porturatzen eta bigarren etapari abuztuaren 12an, ostiralean, ekingo diote, eguerdiko 12:00etan. Nabigatzaile guztiek itsasontzi-modelo bera erabiliko dute, Beneteauren Figaro II.a. Abuztuan, izena eman duten 49 nabigatzaile bakartiek 1.710 itsas miliak eginbeharko dituzte bost etapatan. Parte-hartzaileen maila oso handia izango da; izan ere, denen artean, munduari 7 bira eman dizkiote estropadan, Ozeano Atlantikoan zehar 100 estropadatik gora egin dituzte, eta Amerikako 5 Kopa eta maila handiko beste zenbait txapelketa irabazi dituzte. Parte-hartzaileen artean hiru emakume daude eta 9 nabigatzailek lehenengoz hartuko dute parte. Abuztuaren 8tik 12ra bitartean, antolatzaileek “village” bat prestatuko dute Getxoko kirol-portuan.
Desarrollo de la Regata
Siempre regresan a "La Solitaire"
Beren lehenengo saiakerak "La Solitaire" estropadan egin ondoren,
horizonte berrietarantz, leku berrien bila joan dira, itsasontzi handiagoetan...,
krosko bakarreko, biko edo hiruko itsasontzi desberdinetan. Azken urteotan
beti bueltatu izan dira "La Solitaire Afflelou Le Figaro" estropadara
eta aurten ere halaxe izan da. Zerk erakartzen ditu? Zergatik itzultzen dira
beti zenbait aldiz menperatu edo irabazi duten estropada honetara? Michel
Desjoyeaux, Dominic Vittet, Nicolas Bérenger eta Lionel Péan
nabigatzaileek estropada honen inguruan hainbat gauza azalduko dizkigute:
zer sentitzen duten, zer gustatzen zaien, zerk erakartzen dituen...
"La Solitaire Afflelou Le Figaro", komunikabideetan jarraitzeko ikuskizuna
Egunero, hainbat komunikabidek 36. "La Solitaire" estropadan parte hartzen ari diren 46 nabigatzaileen abentura, lorpen, anekdota, poztasun eta etsipenen berri ematen dute, ikus-entzuleek estropada luzeetan erreferentzi puntu den ikuskizun hau nolakoa den ikusteko aukera izan dezaten.
"Udako oporrak eta gero ikaskideak berriz ikustea bezala da"
"Oso pozik nago guztiak berriz ikusteaz. Denok "La Solitaire Afflelou Le Figaro" estropadaren irteeran berriz topo egitea, udako oporrak eta gero ikaskideak berriz ikustea bezala da. Eta are gehiago niretzat, nik ez baitut "Generali Solo" estropadan parte hartu, eta estropada hau izango da nire denboraldian Sojasunekin dudan lehen proba handia. Itsasontzian dena prest dago; azken ukituak behar dituzten xehetasun txiki batzuk besterik ez izateak ematen duen esperientzia sinestezinaz gozatzen ari naiz. Horrela bada, itsasora irten aurreko egunetan azken egiaztapenak, neurketa-kontrolak, inskripzioak eta itsasontziaren goitik beherako azterketa egingo ditut, guztia ondo dagoela ziurtatzeko", azaldu du Liz Wardleyk. (Iturria: Etoile de Mer).
"La Solitaire Afflelou Le Figaro" estropadako herrixka animatzen hasi da!
Eguerdian, "La Solitaire Afflelou Le Figaro" estropadako herrixkak bere ateak zabaldu ditu Perros-Guirec-en. Arratsaldeko 17:00etan inauguratu du Yvon Bonnot jaunak, Perros-Guirec-eko alkateak, hiru koloreko zinta sinbolikoa ebaki ostean.
Flota guztia dago...
46 "Figaro Bénéteau" ontziak portuan daude!!! Dagoeneko asko diren ikusleek herrixkako kaleetan zehar aurki ditzakete nabigatzaileak. Izan ere, parte hartuko dutela baieztatu ondoren, nabigatzaileek egunotan beren itsasontzietan lan egingo dute, neurketa eta belak gainbegiratzeko.
PERROS-GUIREC
2005eko abuztuaren 1etik (astelehena) 7ra (igandea).
Hiru emakume
Aurreko 35 "La Solitaire" estropadetan, guztira 27 emakumek hartu dute parte. Aurten, hiru dira emakumeak: Jeanne, Liz eta Sam, igandean, abuztuaren 7an, "La Solitaire Afflelou Le Figaro" estropadari ekiteko prest daude 46 nabigatzaileren artean. Gizonezkoen unibertsoan aurrera doazen emakume hauen gaineko begirada.
Frantziako patruila Perros-Guirec-era iritsi da
Bihar, 10:45ean eta 16:00etan, patruilak 46 "Figaro Bénéteau" ontziez osatutako flotaren eta "La Solitaire Afflelou Le Figaro" estropadako herrixkaren gainetik egingo du hegan, Linkin portuaren gainean. Igandeko 11:00k arte bertan izango da, 36. "La Solitaire" estropada hasi arte.
Kartografia elkarreragilea Perros-Guirec-eko web gunean
Perros-Guirec hiriko web gunean bertako portuko kartografia elkarreragilea ezarri da. Saguaren bidez, internautak "La Solitaire Afflelou Le Figaro" estropadako herrixkan dauden standak ikusi edo nabigatzaile zehatz baten itsasontzia non dagoen jakin ahal izango du, besteak beste. Herrixka bisitatzeko modu originala!