Port Médoc eta Orioko kirol-portua elkartean sartu ondoren.
EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A. Kirol Portuen Euskaquitaine Elkarteko kidea da. Euskaquitainek beste bazkide bi ditu, Port Médoc kirol-portua eta Orion egingo den kirol-portua. Port Médoc La Girondeko estuarioan dago eta 800 amarratze-plaza ditu. Orioko kirol-portua eraikuntza-lanetan dago eta datorren udarako erabilgarri egongo dela espero da. 475 amarradura inguru izango ditu eta Orioko itsasadarraren sarreran dago.
Kirol Portuen Euskaquitaine Elkarteak Euskadiko eta Akitaniako kirol-portuak barne hartzen ditu. Elkartean herrialde bakoitzak kirol-portu kopuru bera du. Aurten, beste bi portu sartu dira Elkartean, bat herrialdeko. Port Médoc Akitaniako 800 amarradurako portu berria da eta La Girondeko estuarioaren sarreran dago, Port Royanen aurrean. Euskaditik, berriz, Orioko kirol-portua da bazkide berria; oraindik eraikuntza-lanetan dagoen portu hori Donostia eta Getaria bitartean dago; 475 plaza inguru izango ditu eta 2006ko udarako amaituta egotea espero da. Horrela bada, Elkarteak 12 bazkide ditu, Akitaniako 6 portu eta Euskadiko beste 6 portu.