EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A. GETARIAKO KIROL PORTUAN SARTZEA
2005eko uztailaren 18an amaitzen da THALASSA YATES, S.L. enpresari Getariako kirol portuko kirol ontziak atrakatzeko portu-zerbitzua ustiatze aldera eman zitzaion administrazio-emakida.
Data horretatik aurrera, EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A. enpresa publikoa izango da Getariako kirol portua kudeatu eta ustiatzeko ardura izango duena.
Marinelen kontratazio, zaintza, garbiketa, mantenimendu eta sozietate honen eskueran jarriko diren portuko instalazioen jasoketa eta administrazioari dagozkion zerbitzugintzari ekiteko, maiatzaren 29an lehiaketa publikorako deialdia egin zen, lizitazio irekiaren prozeduraren bidez.