EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.ren BULEGOAK ZERBITZU-ERAIKINEAN ATONTZEA
Ekainaren hasieran amaitu dira Donostiako Kirol Dartsenako zerbitzu-eraikina atontzeko obrak.
Obra horiekin, EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A. enpresa publikoak Dartsenako zerbitzuen enpresa adjudikaziodunak eta Kaia Berri deritzon erabiltzaile elkarteak eraikin horretan zituzten kokapen-arazoak konpondu ditu.
Data horretatik aurrera, EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.k bulego bat, 10 pertsonarentzako bilera-gela eta jendeari jaramon egiteko bulego bat ditu eraikin horretan.
Jendeari jaramon egiteko ordutegia ondokoa da: goizez, 9,30etatik 13,30etara, eta arratsaldez, 16,30etatik 18,30etara. Harremanetarako telefono berria 943-000.464 da.