HONDARRIBIAKO KIROL PORTUAN MERKATARITZAKO GUNEA ERAIKITZEA
2005eko urtarrilean hasi ziren Hondarribiako Kirol Portuko merkataritzako eta gizarte arloko gunea osatuko duten eraikinak altxatzeko obrak.
Gune horretan bertan, EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.k lokal bat lagatuko du, Hondarribiako Klub Nautikoak erabil dezan.
CONSTRUCCIONES AMENABAR enpresa egiten ari den obrak 2006. urtearen erdi aldera amaitzea aurreikusi da. Obrak amaitu baino apur bat lehenago, EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.k deialdi publikoa egingo du bertan instalatuko diren merkataritzako lokal guztiak errentatze aldera.