EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A., Garraio eta Herri Lan Sailera atxikitako Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa.
2000. urtean sortuta kirol portuak kudeatu, sustatu eta garatzeko. Ekainaren 6ko 105/2000 dekretua.
2007. urteko urtarrilaren 17an Administrazioak eta Euskadiko Kirol Portua,S.A. sozietateak Orioko portuari dagozkion ondasunak eta eskubideak atxikitzeko akta sinatu zuten.
Harrez geroztik, Euskadiko Kirol Portua,S.A. sozietateak portu honen zuzeneko kudeaketa hasi du. Halaber, berehala amarratzeko plazak 2004. urteko apirilaren 20ko amarradurei buruzko aginduaren arabera adjudikatzeari ere ekin diote.
Baltzuaren helburua
Euskal Autonomia Erkidegoko kirol portu eta dartsena guztien eta lotutako bere gune eta instalazioak bere kabuz planifikatu, sustatu, garatu eta ustiatzea, emakidadun gisa edo hirugarren pertsonei dagozkien eskabideen -juridikoak zein pribatuak- lagapenaren bidez.
Azterlanak egitea, zerbitzuen aholkularitza eskaintzea kudeaketa eta teknikaren arloetan.
Interes bereziko kirol portuekin lotutako enpresen kapital sozialean eta kasuan-kasuan erabakitzen diren baldintzetan parte hartzea.
Kapital soziala
Bere sorreratik bertatik, EUSKADIKO KIROL PORTUA,S.A. sozietatea Kide Bakarreko Sozietate Anonimoa da, eta bere bazkide bakarra Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra da.
2007. urteko abenduaren 31, kapital soziala, guztira, 20.130.717 eurokoa da.